INGURUA

Etxetik irten gabe nekazaritza ezagutu

Albitzuko Borda dagoen lurretatik irten gabe natura zatitxoak ezagutzeko aukera duzu, bertatik mugitu gabe. Etxe-aurreko lorategitxo bat, goizaldeko freskotasunarekin gozaltzeko aukera, paso laburrak emateko aukera, etxearen aurrez aurre dagoen Urigoitiko harkaitza dilin-dalan batetik ikusteko aukera,haurrekin zelaian belar gainean jolasteko aukera, txikiekin egurrezko etxola majiko batean gozatzeko aukera, etxe inguruan dauden 30 bertoko zuhaitz eta fruitondoak ikusten egoteko aukera (pikuondoak, gereziondoak, gaztainondoak,...), kortan dauden animali ezberdinak ikusteko aukera (txahalak, behiak, katutxuak, txakurrak  edo zaldiak) edo besterik gabe, eguna etxeaurreko zelaiatik egunsentia ikusten bukatzeko aukera,... bitartean afaltzeko kutiziak barbakoako suan prestatuz (eguraldi ona egiten duenean) edo estalitako terrazatik izarrak ikusten eguraldia babespean egotea eskatzen badu.
















Natura bizi bizia

Nahi duzuna benetako natura baldin bada, etxetik 3 kilometrotara soilik, berriro errepide nagusira bueltatuz, bai ezkerrera edo baita eskumara joanda, Gorbeiako Parke Naturala bera aurkituko duzu, justu gure etxe aurrean ikusten den paisaia. Bere zelai eta mendietan senderismoa, espeleologia, zaldi paseoak edo ta mendi-txirrindularako toki ezin egokiago aurkituko duzu, gainera, paseatzen duzun bitartean, artzainen bizitzaren ingurua ezagutuko duzu. Albitzuko BOrdaren pare parean gelditzen den Urigoitiko harkaitzaren azpian gure behiak ikusiko dituzu, maiatzatik azaroraino aske bizi dena 1.000 metroko altueran. Herri erdian, Zubiaur bezala ezagutzen den Orozkoko udaletxearen ondoan, txikia baino interesgarri oso den artzai kulturaren inguruko museoa ikusteko aukera duzu.

Naturarekiko hurbilketa lasaiago bat nahi baduzu, gure zonaldean oso ugari dira barbakoa eta parrillaz hornitutako mahai eta bankudun atseden lekuak, beti iturri goxo baten inguruan antolatutak, leku ezin hobeak atsedena artzeko edo jolasaldirako.

parque natural de gorbeia
museo de orozko

Bilbo: tradizioa eta garaikidetasuna

Albitzuko BOrda Bilbotik hurbil dago: ordu erdi eskazera, eta Bilbora eramaten gaituen autipistaren sarreratik 10km baino gutxiagora (handik Bilbora beste autopistako 12 km bakarrik egonik). Beraz, ALbitzuko BOrda oso toki egokia izan daiteke ere egunez Bizkaiko hiriburua esagutzeko, eta gauez naturaren lasaitasuna bizitzeko.

www.bilbao.net